Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Gure Pilota eta Olatzagutiako Fermin Zornoza arduradunarekin batera Sakanako Mutilen Frontenis Txapelketa antolatu du estreinakoz. Frontenis txapelketak mutilen pala txapelketaren lekua hartuko du. "Kirol teknikari eta pala arduradunen artean hartu dugu erabakia, palan geroz eta partaide gutxiago zeudelako eta horietatik asko Sakanatik kanpokoak zirelako. Maila handiko txapelketa zen palakoa eta 20 edizio egin dira, eta alde horretatik pena ematen digu uztea, baina herritarren aldetik frontenisa antolatzeko eskaera dago aspalditik. Sakanako jendearen parte-hartzea bulkatu nahi dugunez, horregatik antolatuko dugu frontenis txapelketa pala txapelketaren ordez" adierazi du Mankomunitateko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Izena emateko nora joSakanako Mutilen Frontenis Txapelketa Etxarri Aranazko eta Olatzagutiako pilotalekuetan jokatuko da. Gehienez ere 32 bikote aritu ahalko dira, 2. mailan, eta partidak 40 minutura edo 25 tantora jokatuko dira. Aritu nahi duten bikoteek otsailaren 13a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako ondoko telefonoetara hots egin beharko da: 638 138 231 (M.A. Aristorena) edo 661 61 39 82 (Fermin Zornoza). 20 euro ordaindu beharko ditu biko bakoitzak. Partidak ostiral eta larunbat arratsaldetan eta igande goizetan jokatuko dira Etxarri Aranatzen, eta larunbat arratsaldetan eta igande goizetan Olatzagutian. Otsailaren 18an emango zaio hasiera txapelketari.