Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Gobernuak, patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek pentsioen erreformaren inguruan akordioa lortu dutela baieztatu du Lan Ministerioak. Aldiz, CCOOek ziurtatu du akordioa gertu dagoela, baina ez dagoela guztiz itxita. Zabaldu denez, erreformaren sinadura ofiziala heldu den asteazkenean eginen lukete aipatu erakundeek. 67 urterekin jubilatzeko 37 urteko kotizazioa eta 65 urterekin jubilatzeko 38,5ekoaLaburbilduz, akordio horrek erretiro adina 67 urtera arte luzatzeko bidea ematen du. Akordioaren arabera 67 urterekin jubilatzen direnek pentsio osoa kobratzeko 37 urte kotizatu beharko dute. Aldiz, 65 urterekin erretiratu nahi dutenek 38,5 urte kotizatu beharko dituzte pentsioen osotasuna kobratzeko. Gogoratu, gaur egun 65 urterekin jubilatzen direla langileak eta 35 urteko kotizazioa beharrezkoa dela pentsio osoa kobratzeko. Erreformarekin bi urte gehiago - 67 urterekin erretiratzeko - edo hiru urte t´erdi gehiago - 65 urterekin jubilatzeko - kotizatu beharko dute langileek. Pentsioak kalkulatzeko epea ere aldatu egingo da. Egun lan bizitzaren azken 15 urteak hartzen dira kontuan, eta erreforma berriarekin azkeneko 25 urteak. Lege berria 2013an sartuko da indarrean eta 2027ra arte luzatuko da. Emakumeak eta gizarte-egoera ahulenean daudenak galtzaileBeste batzuetan gertatzen den bezala, kasu honetan ere emakumeak eta gizarte-egoera ahulenean dauden taldeak izanen dira kaltetuenak. Izan ere, emakume asko eszedentziak, lan murrizteak eta beste egitera behartuta daude seme-alabak zaindu eta gaixorik dituzten senitartekoak zaindu ahal izateko. Gizonezkoek printzipioz errazago izango dute hemendik aurrera eskatuko den 37 urte edo 38,5 urteko kotizazio gutxienekora heltzeko, baina emakume askorendako oso zaila izango da. Hala ere, alor honetan sindikatuen proposamen bat aintzat hartu da. Seme-alabak izateko lan bizitza eteten duten emakumeek seme-alaba bakoitzeko 9 hilabete gehitu ahal izanen dute euren kotizaziora, gehienez ere 2 urteko mugarekin. Gazteei dagokienez, bekadun moduan lan egiten duten denbora kotizatutako urteei gehitu ahal izango da, bi urteko mugarekin. Nolanahi ere, ez daGobernuak eta aipatu sindikatuek oraindik ebatzi gabe geratu diren hainbat atal negoziatzen jarraituko dute, "enplegu politika aktiboak, Lan Erreformaren arautegiaren garapena, negoziazio kolektiboa eta zientzia eta politika energetikoa" besteak beste.