Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Lizarrako krosa jokatu zen Los Llanosen, aldi berean Nafarroako Kross Luzeko Txapelketa zena, 11,5 km-ko proba. Gizonezkoetan Hiru Herriko Abdelhadi Habassa nagusitu zen (34:19), Antonio Etxeberriari 19 segundo aterata, baina bigarren hau izan zen Nafarroako Kross Luzeko txapelduna. Eta emakumezkoetan Hiru Herriko Vanesa Pachak irabazi zuen proba eta Nafarroako Kross Luzeko Txapelketaren txapela. Junior mailan 7 km-ko lasterketa zuten korrikalariek. Ardoiko Aritz Bakedano izan zen garailea (23:58), baina Hiru Herriko Urko Berdud altsasuarrak primerako lana egin zuen, hirugarrena sartu baitzen (24:45), erregistro bikaina eginez. Hiru Herriko Israel Arbizu etxarriarra zazpigarrena sartu zen (25:52).