Futbolak asteburuan utzi duena

Guaixe 2011ko otsailaren 1a

Hirugarren maila. Lehen multzoa. 23. Jardunaldia: Eguesibar 1 - Lagun Artea 1Lagun Artea bide oneanHirugarren mailari eusteko lanak ongi doazkio Lakuntzako Lagun Arteari. Liga oso kaxkar hasi zuen Lakuntzako taldeak eta farol gorri izan ziren jardunaldi askotan, baina egoerari buelta eman diote eta hirugarren mailari eusteko lanak ongi doaz. Meritua handia da Lakuntzako taldearen aurrekontua xumea delako gainontzeko taldeekin alderatuz, eta, horretaz gain, jokalari gehienak etxekoak direlako. Larunbatean Arangurenen jokatu zuen Lagun Arteak Eguesibarren kontra. Partida bikaina egin zuten lakuntzarrek, jokaldi guztietan dena eman zutelako, defentsa sendoarekin. Gainera, ez zuten behera egin Eguesibarrek lehen gola sartu zuenean. Gorago jokatzen hasi ziren eta Laguneko Javier atezainak geldialdi bikainak egin zituen. 85. minutuan falta baten jaurtiketan berdinketaren gola sartu zuen Patxik eta Lagun Arteak merezitako puntua lortu zuen. Tudelanok jarraitzen du lider eta Lagun Artea bide onean dago, inurrien antzera pixkanaka-pixkanaka puntuak pilatzen. 23 puntu ditu. Igandean sailkapenean bigarrena den Izarra taldea hartuko du Lagun Arteak Lakuntzan. Partida konplikatua da Izarrak goiko postua jokoan duelako, baina Lagun Arteak azkeneko postuetatik atera nahi du behingoz eta dena emango du. Preferente maila. Lehen multzoa. 18. Jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 - Artajones 2Ongi jokatuz galdu zuen EtxarrikEtxarrik Artajones taldea hartu zuen San Donato zelaian. Lehen zatian bi taldeek dominatu zuten tarteka, baina erasoan baino defentsan aritu ziren gehiago. Bigarren zatian Etxarri hasi zen dominatzen baina Artajoneseko Moisesek sartu zuen gola. Etxarrikoek ez zuten behera egin eta Hodeik berdintzea lortu zuen corner bati erantzun bikaina eman eta gero. Etxarri garaipenaren bila joan zen baina Artajoneseko Aitorrek penaltyz garaipenaren gola sartu zuen. Tamalez, arbitroak ez zuen Etxarriren kontrako pentalty argi bat ikusi eta horrela bukatu zen lehia, Etxarrik ongi jokatuz baina hiru puntuak galduz. Subiza da preferente mailako liderra, 37 punturekin. Etxarri azkena da, 16.a, 13 punturekin. Igandean Oliten jokatuko du Etxarrik, 25 punturekin sailkapenean 9.a den Erriberriren kontra. Ea joko onak fruitua duen. Erregional maila. Laugarren multzoa. 19. Jardunaldia: Altsasu 2 - San Jorge 1Altsasuren garaipen polita San Jorgeren kontra jokatutako partidan sartzea kosta egin zitzaion Altsasuri. Partida konplikatua zen, zaila, eta lokartu antzera aritu ziren altsasuarrak hasieran. Corner baten ondorioz altsasuarrek beren atean gola sartu zuen, San Jorge 0-1 aurreratuz, eta hortik aurrera esnatu zen Altsasu. Bigarren zatian serioago aritu zen Sakanako taldea eta Davilak penalty bat sartu zuen, bana berdinduz. Partida bukatzear zegoenean futbolari berberak, Davilak, Aiestaranek takoiarekin egin zion pase bikain bat borobildu zuen eta garaipenaren gola sartu zuen, hiru puntuak Altsasun geratuz. Sailkapen orokorrean Baztan da liderra, 45 punturekin. Altsasuk 13. postuan jarraitzen du, 15 punturekin. Asteburuan Lekunberrin jokatuko du Altsasuk, sailkapenean euren aurrean, 12. postuan dagoen Beti Kozkor taldearen kontra.