Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Mendialdeko turismo-arloko enpresak finkatzea eta posizionatzeko proiektuaren barruan dago ikastaro hori. Haren bidez mendialdeko turismo sektoreari informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiltzen lagundu nahi zaio, "enpresen komertzializaziorako eta marketinerako". Cederna-Garalurren ikastaro horren bidez aukera eman nahi zaie Mendialdeko turismo arloko enpresei beren lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako tresnak blogak, sare sozialak eta Interneteko guneak izanen dira, besteak beste. Izan ere, horiek baitira "dira enpresak merkatuan posizionatzeko funtsezko komunikazio-tresnak". Nazioarteko merkatuendako erakusleihoa ere badirela nabarmendu du Cederna Garalurrek.Ikastaroa Marketina eta blog sortzea ikastaroa Arbizun eginen da hilaren 14, 16 eta 18an. Interesatuek 948 206 697 telefonora edo info@cederna.es helbidera bidali behar dute mezua (Julia). Informazio gehiago www.cederna.es gunean dago.