Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak bi ikastaro antolatu eta finantzatu ditu. Krisi garaian sakandarrek enplegua bilatzeko teknikak ezagutu edo auto-enplegurako tresnak izan ditzatela nahi du Sakanako Mankomunitateak. Lehena enplegua bilaketa aktiborako tailerra izanen da. Langabezian luze daramatenek, aurretik esperientziarik ez dutenek edo lan munduan sartzeko ohiko mekanismoak ezagutzen ez dituzten pertsonei zuzenduta dago tailer hori. Izena ematen dutenek honako gaiak landuko dituzte: lana non eta nola bilatu, curriculuma nola egin, aurkezpen gutunak eta lan elkarrizketa, proba profesional eta psikoteknikoetan kontuan izan beharreko gaiak. Bestalde, lana lortzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera ere erakutsiko diete. Ikastaroa hilaren 14, 16, 18, 22, 24 eta martxoaren 1ean izanen da, 9:30etik 12:30era. Auto-enplegu tailerra Ikastaro hori negozio ideia duten pertsonei edo negozio baterako ideia izan nahi luketen sakandarrei zuzenduta dago. Baita auto-enpleguagatik jakin-mina dutenei ere. Tailerraren helburua da negozio bat martxan jartzeko motibazioa bulkatzea. Horrekin batera, parte-hartzaileek bere negozio-ideiaren bilaketan protagonista izan daitezela. Hau da, hasieran izandako ideia enpresa egitasmo bihurtzea. Horretarako ikastaroan nork bere negozio-ideia nola bilatu erakutsiko da. Ekintzaile izateko zein gaitasun pertsonal behar diren zehaztu, baita enpresa proiektua eta bideragarritasuna ere.Horretaz gain, enpresa jartzeko eman beharreko pausoak azalduko dituzte. Zenbait baliabideren berri ere emanen dira tailerrean. Ikastaroa otsailaren 28an hasiko da eta martxoaren 2, 4, 8 eta 10ean eginen da. Aurrekoaren ordutegi bera izanen du eta toki berean eginen da. Izen emateaArgibideetarako edo izena emateko hots egin 948 567 010 telefonora (Oskia).