Sakanako talde berriak oholtza gainera

Guaixe 2011ko otsailaren 4a

Santa Agedako ospakizunen barruan ibilbidea mustutzeko aukera izanen dute Sakanako bi musika taldek. Arbizuko Nafarroa 1512 taldeak Olaztiko Maisuenea gaztetxean eta Burundako Kaxkalo taldeak, berriz, kontzertua eskainiko du Altsasuko gaztetxean. Bi kontzertuak 23:00etan hasiko dira.Maisuenean asteburu luzeaOlaztiko 2011ko kintoek festarako aukera ugari dute asteburuan Maisuenea gaztetxean. Gaur, 23:00etan, estreinekoz oholtza gainera igoko da Arbizuko Nafarroa 1512 taldea. Arbizuarrek labetik atera berri den street punk freskoa eskainiko dute. Festak ordu txikietaraino jarraituko du Ingo al deu? Andoaingo erromeria taldearekin. Bihar, berriz, Mexikoko doinuak izanen dira gaztetxean. Arratsaldeko 19:30etik aurrera giro ederra jarriko du Marianitoz blai mex and roll taldeak.Santa Ageda beroaAltsasuko Gaztetxean ederki luzatuko da Santa Ageda bezpera. Hasteko, kontzertua eskainiko du Kaxkalo talde berriak. Burundarrek oi!ska kontzertua eskainiko herritarren aurrean. In your face eta Having a laught street punk taldeak etorriko dira atzetik. Madrileko The gambas taldeak agurtuko du kintoen jai egun nagusia ska alaiarekin.