Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak itun bat sinatuko duela Josefina Arregi psikogeriatria zentroa kudeatzen duen ARFE Felipe Lezea Fundazioarekin. Haren bidez zentroak dituen 21 oheak kontzertatu eginen dira eta gaixo psikogeriatrikoei osasun laguntza emanen zaie Altsasun.Nafarroako Gobernutik zabaldu denez, kontratuaren zenbatekoa 4.898.854 eurokoa izanen da eta iraunaldia lau urtekoa (2014ko abenduaren 31ra arte iraunen du). Bestela esanda, epe horretan zentroak urtero 1,2 milioi euro jasoko ditu. Hala, Osasun Departamentuak urtean 7.665 egonaldi eskainiko ditu aipatu zentro geriatrikoan, hau da, dauzkan 21 oheak.PrekarietateaARFE Felipe Lezea Fundazioko kudeatzaile Jesus Torralbak gaur goizean oraindik ez zuen Nafarroako Gobernuaren erabakiaren jakinarazpen ofizialik. Jasotako informazioaren arabera, Torralbak esan digunez, "kontzertu horrekin zentroa ez da itxiko, baina prekarietate ekonomikoa mantendu eginen da. Ohiko gastuak ez ditugu estaliko". Torralbak azaldu digu 21 oheak kontzertatuko direla, "baina iazko prezioarekin eta kontsumo prezioen indizea (KPI) izoztuta egonen da. Eta KPI ez eguneratzea da kalte egiten diguna". Izan ere, indize horrek gora egiten badu ere, laguntza bera mantenduko diote zentroari. ARFE Felipe Lezea Fundazioko kudeatzaileak aitortu duenez, egungo egoera zaila da. Horregatik, ibarreko udalei dei egin die zentroari laguntza eman diezaioten, egoera ekonomiko horretatik ateratzeko. Hiru zerbitzu eskaintzen ditu Josefina Arregi zentro psikogeriatrikoak hiru zerbitzu eskaintzen ditu. Dementzia sindromeak dituzten ospitaleratze motzetarako osasun arreta eskaintzen die gaixo geriatrikoei. Horretarako 21 ohe ditu horretarako. Bestetik, eguneko zentroa du 25 bat pertsona erabiltzen dituenak. Horretaz gain, kanpo kontsulak ditu. Egoera ekonomikoagatik iaz kontsultako 30 euro kobratzen hasi zen. Tarifa horrek ez du zerbitzuaren kostea estaltzen.