AHTari buruzko ingurumen informazioa eskatu diete udalei

Guaixe 2011ko otsailaren 2a

Baita informazio eskubidearen aurrean duten jarrera ezagutu ereAbiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoa ikutzen dituen udal guztiei zuzendu zaie Sustrai Erakuntza fundazioa. Erakundearen asmoa da "beste modelo sozial baten bidean aurrera pausu bat ematea da". Sakanako 11 udaletara zuzendu da fundazio. Aurreko hilean AHT egitasmoari dagokionez udalek duten ingurumen informazioa eskatu die udalei. Horretarako indarrean dagoen Europako legedian oinarritu da fundazioa. "Bizilagun orok, autoritate publikoek daukaten ingurumenari buruzko informazioa eskuratzearen eskubidea erregulatzen du, erabakitze prozeduretan parte hartzeko eskubidean eta errebisio administratibo eta judizialetan ere". Horretaz gain, Sustrai Erakuntza fundazioak ere udalek informatzeko duten jarrera ere kontuan hartu nahi du. Sustrai fundazioko kideen ustez, "makro-proiektu hau aurrera ateraz gero, Nafarroak ondorengo urteetan sufrituko duen ezegonkortasun ekologiko, ekonomiko, sozial eta lurraldekoa handiena izanen da".Herriak Nafarroako 49 udalei zuzendu zaie Sustrai fundazioa. Horien artean daude Arakil, Irañeta, Uharte-Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri-Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Altsasu.