Sarekadak eta zerrenda beltzak salatzeko kontzentrazioak Iruñean

Guaixe 2011ko otsailaren 3a

Utzi gure seme-alabak bakean! pankarta zabalduko dute astelehenero, 20:00etan, PSNk Iruñean duen egoitzaren aurrean. Azken sarekadetan atxilotutakoen senideek eta "zerrenda beltzetan" dauden eta atxilotuak izateko arriskua duten gazteen senideek deitutako elkarretaratzeak izanen dira. Kontzentrazioen aurkezpenean azaldu zutenez, "Denok dugu eskubidea lan politikoa egiteko, berdintasunetik, eta gu horri lotzen gatzaizkio. Ezin dugu onartu gure senideak han edo hemen militatzen dutelako atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izatea". Bilkurekin Espainiako Gobernuari gelditzeko eskatu nahi diote, haien ustez "Gobernua da gure seme-alaben atxiloketa eta torturen arduradun nagusia" baita. Nafarroako gizarteari elkarretaratzetan parte hartzeko deia egin dute deitzaileek. Bestalde, Asier Carrera preso etxarriarra Huelvatik Galiziako A Lamara eraman dute. Haren familiak aurreko asteko ostegunetik herenegun arte Asier non egon zen ez zuen jakin. Traslado luzean hotza pasa duela azaldu du presoak.