Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaltel Euskadi taldeak bihar eginen du aurkezpena, San Blas egunean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan. 18. denboraldiari hasiera emango dio taldeak, eta duela 18 urte egin zuen bezala, atzo Arantzazuko basilika bisitatu zuen taldeak, Arantzazuko Amari eskaintza egiteko. Pello Zabala fraileak egin zien harrera. Horretaz gain, Gipuzkoako Diputazioan izan zen taldea. 23 txirrindulari izango ditu aurten eskuadra laranjak, tartean lau sakandar: Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrak, Jorge Azanza altsasuarra eta Pablo Urtasun urdiaindarra.