Iskiza Sakanak kurtso hasierako erakustaldia egin zuen Altsasun

Guaixe 2011ko otsailaren 3a

Larunbatean Iskiza Sakana gimnasia erritmikoko taldeak kurtso hasierako erakustaldia antolatu zuen Altsasuko Burunda pilotalekuan. Bertan, Iskiza Sakana taldean dabiltzan 90 haurrek hartu zuten parte eta banakako eta taldekako koreografiak egin zituzten. Mota askotako dantzak ikusi ahal izan ziren, esku libre modalitatean, pilotekin eta beste. Gainera, giro ona egon zen frontoia ikuslez lepo baitzegoen.Erakustaldian argi ikusi zen urtetik urtera maila altuagoa dutela Sakanako gimnastek. "Gurasoak kontentu daude euren alaben aurrerapena ikusita" azaldu du Iskiza Sakanako entrenatzaile Amaia Olmosek.