Israel Arbizu eta Jone Pelaez, Sakanako VI. Atletismo Kopako garaileak

Guaixe 2011ko otsailaren 2a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Dantzaleku Sakana Atletismo Taldeak Lasa Kirolak dendaren babesarekin antolatutako Sakanako VI. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariak baditu txapeldunak. Emakumezkoetan Jone Pelaez altsasuarra izan da irabazlea eta gizonezkoetan, aldiz, Israel Arbizu etxarriarra. Lau probek puntuatzen zuten Sakanako VI. Atletismo Koparako: maiatzaren 29an Bakaikun eta Iturmendin jokatutako VI. Aitzkozar Herri Krosak, irailaren 18ko Ergoienako Birak, azaroaren 21ean Urdiain eta Ziordia artean jokatutako Sakanako X. Herri Lasterketak eta urteko azken egunean jokatutako Altsasuko San Silbestrea. Aipatu lau proba horietan aritutako sakandarrei puntuazioa jarri eta gero Sakanako Kopako irabazleen zerrenda eman du Mankomunitateak. Emakumezkoetan Jone Pelaez izan da irabazlea, Maitane Txueka arbizuarraren eta Edurne Razkin etxarriarraren aurretik. Eta gizonezkoetan Israel Arbizu gailendu da Ismael Lopez de Goikoetxea altsasuarraren eta Antton Zelaia urdiaindarraren aurretik. SariakOraindik ez da zehaztu noiz eginen den sari ematea. Irabazleek (emakumeak eta gizonak) 80 euro jasoko dituzte Lasa Kirolak dendan kirol materialarengatik trukatzeko, bigarrenek 60 euro eta hirugarrenek 40 euro. www.sakana-mank.comSakanako VI. Atletismo Kopako sailkapen guztia begiratzeko.