Espainiako Kluben Arteko Txapelketan Irurtzun bikain

Guaixe 2011ko otsailaren 2a

Espainiako Kluben Arteko Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Eskuzko modalitatean, B multzoan, Irurtzunek Paz Ziganda hartu zuen menpean. Banakakoan Irurtzungo Armendarizek 9-18 irabazi zion Paz Zigandeko Rekalderi, eta binakakoan Irurtzungo Ansotegik eta Mariñelarenak 11 tantotan utzi zituzten Paz Zigandako Vidan eta Iriarte. Irurtzun maila bikaina ematen ari da txapelketan. Larunbatean Irurtzunek Huarte Iruña taldea hartuko du Bi Aizpen, 11:30ean. A multzoan Altsasu taldeak atsedena zuen, eta Oberenan dabilen Ezkurdia arbizuarrak 18-11 irabazi zion Sestaoko Lagun Artea taldeko pilotariari banakako partidan. Binakakoan Oberenako Flores eta Okiñena 22-15 nagusitu ziren Lagun Arteakoen aurrean.