Farrarren bigarren garaipena Mallorcan

Guaixe 2011ko otsailaren 7a

Atzo Mallorcako Challengeko bigarren etapa jokatu zen, Cala Millor Trofeoa, 172 km-koa. Aurreikusi bezala esprintean erabaki zen proba eta Garmin taldeko Tyler Farrar estatubatuarra nagusitu zen, Degenkolb eta Howarden aurrean. Orbeako Xabier Zabalo olaztiarra 36.a izan zen, Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra 45.a eta Movistar Team taldeko Imanol Erbiti hiriberriarra 74.a, guztiak 10 segundora. Gaur Inca Trofeoa jokatuko da, 166 km-koa, bi mendate inportanteekin: bigarren mailako Coll de Sóller eta lehen  mailako Puigmajor. Rural Kutxa afizionatuen taldeak Van Zyl fitxatu duRural Kutxa afizionatuen taldeak Johan Van Zyl afrikarra fitxatu du. Berriki Hegoafrikako Txapelketako 23 urtez azpiko txapelduna izan da Van Zyl.