Sakana Euskadiko txapeldunordea

Guaixe 2011ko otsailaren 8a

Zeberiok hartu zuen emakumezkoen 540 kiloko Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia. Ez zen sorpresarik izan eta Gasteizko Badaiotz izan zen jaun eta jabe, Sakana eta Ibarra taldeen kontra jokatutako txanda eta tiraldi guztiak irabazita. Hortaz, Euskadiko Txapelketako txapelduna dugu Badaiotz (18 puntu) bigarren urtez jarraian, eta merezimendu osoz, gainontzeko taldeak baino koska bat gorago dagoela erakutsita. Zeberioko saioan Sakanak bi txandatan hartu zuen menpean Ibarra, eta gipuzkoarrak ez zuten txandarik irabazi. Hortaz, Sakana izan da txapeldunordea (10,5 puntu) eta Ibarra hirugarrena (10,5 puntu). Hurrena 500 kilokoaAtsedenaldia hartu eta gero, martxoaren 5ean emakumezkoen 500 kiloko Euskadiko Txapelketari ekingo diote Badaiotzek, Ibarrak eta Sakanak. Txapelketa hiru jardunalditara jokatuko da eta martxoaren 5ean abiatuko da, oraindik zehaztu gabe dagoen Nafarroako herri batean. Ea zer moduz moldatzen diren sakandar eta arraioztarrak.