Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako taldearen bigarren diskoa, Puro infierno izenekoa aurki izanen da gure artean. Larunbatean Alerta singlearen bideoklipa grabatuko dute Tolosako Bonberenean. Taldeak 100 estren laguntza behar du grabaketarako. Parte hartu nahi duenak izena eman dezake hemen.Skalariak taldea desegin eta gero, Luis Kalandraka etxarriarrak eta Javier Etxeberriak ibilbide berria hasi zuten. Horrela sortu zen Vendetta taldea. Bertan jotzen du ere Pello Reparaz arbizuarrak. Ska taldeak 2009an argitaratu zuten lehen diskoa. Puro infierno bigarren diskoa martxoaren 1ean argitaratuko dute. Haren aurrerapen txikia aurki dezakezue you tubeko helbide honetan.Aurki Vendetta taldearen jai sutsuan murgiltzeko aukera izanen dugu.