Euskara ikasleak idazle

Guaixe 2011ko otsailaren 8a

Altsasuko Kima euskara taldeak euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatu du urtetan. Lehiaketaren bidez haien ahalegina aitortu eta nabarmendu nahi zuen eta bide batez, ikasitakoa euskaltegitik ateratzeko aukera eman nahi zien. Altsasuko euskara taldearen jardueren etenaldiaren ondoren, aurten Sakanako Mankomunitateak hartu du testigua. Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskaltegietako ikasleei zuzendutako lehiaketaren 7. edizioa deitu du. Lanak apirilaren 30era arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edo Sakanako Mankomunitatean. Irabazleek liburu sorta ederrak jasoko dituzte.OinarriakLehiaketan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak hartu dezake parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek ere. Lanak euskara hutsean idatziko dira eta jatorrizkoak izanen dira. Ezinbestekoa da Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea.Lehiaketak 4 maila ditu: 1. maila B1 maila arteko ikasleena, 2.a B2 mailako arteko ikasleena, 3.a C1 maila arteko ikasleena eta 4. maila aurkeztutako ipuinen audioena. Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute. 1. mailan, banaka edo taldeka, egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. 2. mailan lanak banakoenak eta, gehienez ere, hirukoteenak izanen dira. 3. mailan lanak banakoenak eta, gehienez ere, hirukoteenak izanen dira, baina bakarkako lanen kasuan, grabazioa egiteko orduan laguntzaileak onartuko dira. Lanen luzera librea da. Sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketa sustatzen duten lanak ez dira onartuko. Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira. Bestela, bertan behera geldituko da. Parte-hartzaileek ipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztu behar dituzte (bakarra, audio grabaketen kasuan) ezizenarekin sinatuta, eta gutun-azal itxian egilearen datuak sartuko dituzte. Lanak internet bidez ere bidali daitezke pdf formatoan euskara@sakana-mank.com helbidera.www.altsasukokima.comAltsasuko Kima euskara taldearen orrian indarrean jarraitzen du. Bertan aurki ditzakegu aurreko edizioetara aurkeztutako ipuinak.