Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
DYAk eta Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak igerilekuko sorosle ikastaroa antolatu dute. Igerilekuko sorosle ikastaroa Altsasuko igerilekuan eginen da martxoaren 5etik apirilaren 17ra arte, eta 60 ordukoa izanen da. Klaseak larunbat arratsaldetan (15:00etatik 20:00etara) eta igande goizetan (9:00etatik 14:00etara) eskainiko dira, eta ikasleak egunero 5 orduz ariko dira lanean. Klaseak teorikoak eta praktikoak izango dira. Izena ematea MankomunitateanIkastaroaren prezioa 430 eurokoa da. Izena ematea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan egin beharko da, eta adinari dagokionez gutxienez 16 urte izan beharko dira. Inskripzioa egiterakoan ondoko agiriak ekarri beharko dira Mankomunitatera: izen emate orria beteta; medikuaren ziurtagiria, igerilekuko sorosle bezala aritzeko ezintasun psikiko eta fisikorik ez duela adierazten duena, edo hau lortzerik ez bada, zinpeko aitorpena; eta ordainketa ziurtagiria. Diru-laguntzakIkastaroa ateratzeko gutxienez 15 ikaslek eman beharko dute izena. Ikastaroa bukatu ondoren eta gaindituz gero, Mankomunitateak diru-laguntzak banatuko ditugu. Informazio gehiagorako jo Mankomunitateko Kirol Zerbitzura (948 464 866, 9:30etik 14:00etara).