Mallorcako Challengea abian

Guaixe 2011ko otsailaren 7a

Atzo hasi zen Mallorcako Challengea, Mallorcako Palman hasi eta despeditu zen 116 km-ko Palma Trofeoa probarekin. Txirrindulari askok proba horrekin eman diote hasiera denboraldiari. Polemika izan zuen probak, txirrindulariei pinganilloa erabiltzea debekatu baitzieten. Baina debekuari muzin egin eta txirrindulariek pinganilloarekin hartu zuten irteera. Ondorioz, UCIko epaileak erretiratu egin ziren eta atzoko emaitzak ez dira ofizialak. Nolanahi ere, Palma Trofeoa esprintean erabaki zen eta Garmin taldeko Tyler Farrar izan zen azkarrena, Kittel eta Ventosoren aurretik. Orbeako Xabier Zabalo olaztiarra 71.a izan zen eta Euskalteleko Pablo Urtasun 71.a, denbora berean.  Gaur Cala Millor Trofeoa dago jokoan, 172 km-ko proba, eta garaipena esprinterren artean jokatuko dela aurreikusten da. Badirudi gaur pinganillorik gabe aterako direla txirrindulariak.