Herri kirolen jatorriari eta ezaugarriei buruzko lana argitaratuta

Guaixe 2011ko ots. 8a, 00:00
Nafarroako Herri Kirol Federazioak "Herri Kirolak: jatorria eta ezaugarriak" izeneko argitalpena kaleratu du. Aipatutako lana herri kirolak zabaltzeko egitasmoaren zazpigarren argitalpena da. Izurdiagan bizi den eta Sakanako Harrijasotze Eskolako arduradun den Mikel Lasartek egin du monografia. Argitalpena elebiduna da, hau da, euskaraz eta erdaraz irakurri daiteke. Lana argitaratzeko laguntza eman dutenen artean Sakanako Mankomunitatea dago. Lantzen duenaArgitalpenak herri kirolari buruzko hainbat argibide ematen ditu: sorrera, ezaugarriak, garapena, gaur egun ezagutzen ditugun modalitateak, galdu diren beste zenbait kirol, bitxikeriak... datu historiko asko biltzen dira eta hauetako batzuk lehen aldiz aipatzen dira idatziz. Guztira 1.000 ale argitaratu dira eta material hau Nafarroako Herri Kirol Federazioaren egoitzan banatzen da soilik, Sunbillan (98 450 900 telefonoa edo herrikirolaknafarroa@hotmail.com). Ikastetxeetan eta liburutegietan dohainik banatzen da, eskariaren arabera, baina ale batzuk salmentarako gordeko dira. HelburuaAurretik beste 6 monografiko argitaratu dira, harri jasotzea, aizkora, trontza, Iparraldeko jokuak (6 modalitate), sokatirari eta segari buruz. Bi bideo ere egin dira harrijasotzea eta sokatirari lotuta. Material hauen helburu nagusia herri kirolak bulkatzea eta zabaltzea da, eta horretaz gain, bere sorrera, garapena eta ezaugarriei buruzko argibideak eman nahi dira. Kirol bakoitzeko arlo teknikoa eta araudia ongi aztertzen dira, orain arte inoiz ez bezala. Eta, bestalde, bertako kirolei buruz dagoen bibliografia eskasa zabaldu nahi da.