Espainiako Kluben Arteko txapelketa

Guaixe 2011ko otsailaren 10a

Asteburuan jokatutako jardunaldiari dagokionez, eskuzko modalitateko A multzoan Altsasuk Madril taldea hartu zuen eta bi garaipen lortu: Arraztoak 18-9 hartu zuen menpean Madrilgo ordezkaria eta Muguruzak eta Jaunarenak 22-13 irabazi zieten madrildarrei. B multzoan Irurtzunek Uharte Iruñea hartu zuen. Banakakoan Irurtzungo Armendarizek 18-10 irabazi zion Uharteko ordezkariari eta, aldiz, binakakoan, Uharte Iruñeko Yoldi-Linzoain nagusitu ziren, 22-8. Nafarroako Kluben Arteko Trinkete Txapelketa. Emakumezkoen paleta goman, Aristorena-Zamorak (Oberena) menpean hartu zituzten Urtasun eta Otegi taldekideak, 30-17. Eta gizonezkoen eskuzko modalitateko B mailan Olagüe eta Bordak (Leku Ona) 40-21 irabazi zieten Garziandiari eta Urrestarazuri (Gure Pilota).