Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Mallorcako Challengeko laugarren proba jokatu zen, Deià Trofeoa. Esprintean erabaki zen proba eta Movistar taldeko Jose Joaquin Rojas izan zen garailea, Euskalteleko Gorka Izagirre eta Geox taldeko Juanjo Coboren aurretik. 14.a Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra izan zen, denbora berean. Lau minutu eta 32 minutura sartu ziren Movistarreko Imanol Erbiti (92.a) eta Orbeako Xabier Zabalo (95.a). Gaur despedituko da Mallorcako Challengea, Magaluf-Palmanova Trofeoa egonen da jokoan, 158 km-koa eta bost porturekin, bi bigarren mailakoak eta hiru hirugarren mailakoak.