Aurten ere, urteko lehenengo komiki topagune garrantzitsua Angoulemekoa (Frantzia) izan da. Urtarrilaren azkeneko asteburuan, 27-tik 30-era, Europako komiki topagune garrantzitsuena gauzatu zen eta hara joan ginen batera Yamagutxi liburutegiko tertuliako komikien 14 lagun.Herrialde osoa murgiltzen da komiki munduan egun horietan eta zoragarria da komikizaleentzat ikustea nola arropa-dendak, eraikuntza ofizialak, elizak edota bankuak ere komikiz beteta ikusi daitezkeen. Komikiei buruzko erakusketak mirestea posiblea da horrelako toki ezberdinetan.Aurten ikusitako gauza xelebreenen artean udaletxearen kanpoaldeko paretan Titeuf 3D marrazki bizidun filmaren aurrerapen txiki bat ikusi genuen. Aurten iritsiko da zinemetara eta haurren hain gustuko den (batez ere Frantzian) pertsonaiaren abenturak ikusi ahal izango dira hiru dimentsiotan.Bildumazaleentzako areto berezi bat ere izan zen Angoulemen. Silikonazko iruditxoak (banaka margotuak eta zenbatutakoak, ez daude horrelako irudi berdin asko mundu osoan), komiki zaharrak, sinatutako komikiak (han zebilen Uderzo, bere komiki berriak sinatzen adibidez), arropa bereziak... normalean dendetan ez dauden gauza asko aurkitu genituen.Baina ni gehien erakarri ninduten komikiak zaleek beren kabuz eginikoak izan ziren: fanzineak. Han ikusi nuen Francesca Follini aurten ere (joan zen urtean bere komiki pare bat irakurri eta aurten zer berri ekarriko zuen irrikan nengoen). Bere Progetto Uranus triologia bukatu zuen 2010-ean eta aurten hori bera erosi eta gozatu dut. Zientzia fikziozko fumetti berezi honi (Francesca, fumettista da, hau da, italieraz, komikigilea) ikaragarri erakargarria deritzot. Joan zen urtean pentsatu eta aurten neskatxa honen geroa komikigintza profesionalean dagoela ziurtatu dut. Zorte on Francesca!Beste amateur egile berezien artean Dan Lester, Oliver Lambden, Sally Anne eta Glen Chapron izan dira, hauen komikia ere ikusteko aukera izan nuen. Azkenekoa frantsesa da eta "Once upon a ride" bere lehen komikia aurkezten zuen. Komikia txakur baten bidaia berezi bati buruz doa, non jende ezberdinarekin nahasi eta zenbait abentura zirraragarri izaten dituen. Guztia testurik gabe, nire frantses maila ikusita ezinbestekoa.Sally Anne eta Oliver Lambden Erresuma batuetatik datoz, Londresetik hain zuzen ere, eta beren lan ez profesionalak detaile haundiz aurkeztu zizkidaten. Sallyk eskuz eginiko azal koloredunak jartzen dizkie bere komiki guztiei, eskuz itsatsiriko apaingarri bereziak eta guzti. Lan ikaragarria eta detaile polita benetan! Bestalde Oliverrek antzeko ideia izan zuen baina berak bere eskuz marraztu beharrean komikien azalak bere lagun eta zaleen lanak izan dira. Hori bai ideia bitxia komiki guztiak ezberdinak izateko! Azkenik, Dan Lester-ek ikusitako komikien artean xinpleena ematen du, fotokopiak zuzenean baina istorio barregarri ugari daude komikiaren barrualdean eta guztiak interesgarriak!Topagunea laburtuz, komikizaleentzako asteburu bikaina jendea ezagutzeko eta lan berriak edota bitxiak eta aurkitzeko zailak lortzeko.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com