Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuko Kupoiaren igandeko zozketak ekarri zuen zoriona Sakanara. 60.584 zenbakia izan da ibarrera 3.025.000 euro ekarri dituenak. Zenbaki hori duten 49 kupoik 25.000 euroko saria dute. Beste batek, 23. serie zenbakia duenak, bere jabeari hurrengo 25 urteetan 72.000na euro emanen dizkio. Bakaikuko estankoak zenbaki saritutako zenbakiko 27 kupoi saldu zituen, baita sari nagusia ere. Baina ONCEren kupoiak ere Uharte Arakilen, Lakuntzan eta Etxarri Aranatzen ere banatu zuten zoria. Hainbat denda eta tabernatan saldu ziren kupoi horiek. Santos Moreno Moreno ONCEko kupoi saltzaile irurtzundarra izan zen Sakanara zoriona ekarri zuena.GertutikSantos Moreno Moreno, ONCEko kupoi saltzaileaNoiztik ari zara kupoia saltzen?2000. urtean hasi nintzen. Eta non saltzen duzu?Astez Etxarren eta Arbizu artean saltzen aritzen naiz. Larunbatetan, berriz, Irurtzun eta Urdiain artean saltzen dut kupoia, baita Leitzan ere. Aurretik saririk eman duzu?2002. urtean sari bera eman nuen, asteburuko kupoiarena. Saria Leitzara joan zen orduan. Zer sentitzen da halako sari bat ematean?Poz handia. Saria tokatzea kostatzen da eta tokatzen denean jendea zoriontsu egiteak pozten zaitu. Gainera, Sakanan dagoen krisi egoerak, kaleratzeak eta beste, poztasuna ematen du. Hurrengo bat emateko prest nago.GertutikKontxi Etxeberria Solis, Bakaikuko dendariaZer moduz?Erokeria izan da. Prentsa eta irratiak galdezka etorri dira. Hedabideen bidez berria jakin duen jendeak ere hots egin digu. Egun hauetako hizketa-gaia da. Noiztik saltzen duzu kupoia?Badira sei urte eta hau da sari bat ematen dugun lehen aldia. Oso pozik nago. Saria banatuta dago?Bai. Astero-astero jende berak erosten du. 35 kupoi ekartzen ditut. Saritutako zenbakitik Santosek 25 eskatu zituen eta gerora beste bi ekarri zituen. Bakaikuk ez du halakorik ezagutu. Sarituak etorri dira?Bai. Batzuk ez zekiten ezer eta berria jakin ahala etorri dira dendara. Batzuek ospatzeko xanpaina edo bonboiak erosi dituzte. Planak egiten hasiak dira gehienak.