Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxeetan sistema adimendunak jartzeaz arduratzen den jarduera da domotika. Sistema horiei esker, batetik etxeko segurtasuna eta, bestetik, etxeko tresnak maneiatzea, ondo erabiltzea eta kontrolatzea lortzen da. Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanean ari den Juan Antono Nazabalen lantaldeak "etxe digital" kontzeptuan beste urrats bat eman nahi izan du. Haiek egindako proba pilotuan kablearen bidezko teknologia domotikoko sare bat hari gabeko beste batekin integratu dute. Bi sareak plataforma beretik kontrolatzea lortu dute. Horretarako, bluetooth-aren antzekoa den irratiaren bidezko komunikazio sistema bat erabili dute. Nazabalek eta bere lantaldeak azaldu dutenez, hari gabeko teknologia hau dagoeneko erabiltzen da domotikan, baina egun aplikazio komertzial gutxi ditu. Gailu horien hari gabeko konexioaren bidez sareak etxebizitza bati buruz ahalik eta informaziorik zabalena izatea lortu nahi da, erabiltzaileen beharrei era adimentsuan erantzun diezaien.Azterketa horren berri azaroaren 4an Nafarroako Unibertsitate Publikoan antolatu zen KNX Scientific Conference Nazioarteko Biltzarrean aurkeztu zuten, ehundik gora adituren aurrean.