Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak 14.800 euro bideratuko ditu Sakanako Berrikuntza Mapa egitekoAurreko asteko ostegunean itxi zuten akordioa Sakanako Enpresarien Elkarteak (SEE) eta Nafarroako Gobernuak. Ekimen horren abiapuntua iazko urrian Nafarroako Berrikuntza Agentziak (ANAIN), Foru Gobernuari atxikitako sozietate publikoak, eta SEEk Nafarroako III. Plan Teknologikoaren barruan sinatutako hitzarmena da.Jose Maria Roig Aldasoro kontseilariak nabarmendu zuen proiektua Sakanako ehun ekonomikorako oso garrantzitsua dela eskualderako. Roigen eta Francisco Lopez de Alda SEEko lehendakariaren esanetan, ezinbestekoa da enpresek berrikuntzaren aldeko etengabeko apustua egitea, produktibitate eta lehiakortasun mailak handitzeko. Aurreikuspenen arabera, Sakanako Berrikuntza Mapa urteko bigarren hiruhilekoan amaituta egonen da.HelburuakNafarroako Gobernuaren eta SEEren lankidetzak helburu bikoitza du. Alde batetik, Sakanan berrikuntzaren azterketa orokorra egitea (berrikuntza mapa). Hau da, ibarreko enpresen beharrizanen, egonezinen, eskaeren, aukeren, eta abarren diagnosia egin eta lehentasunak ezarriko dira. Hori guztia SEEk Sakanako berrikuntza jarduerako proiektuak ezartzeko oinarria izanen da.Bestetik, berrikuntzari buruz eta Nafarroan, Espainian eta Europan enpresen aldetik I+G+b proiektuak egiteko eskaintzen diren programei eta aukerei buruz informazioa eta orientazioa emanen dira.Bestalde, NaBaik Nafarroako Gobernua zoriondu zuen, "bi urteren buruan" haien proposamen bat kontuan hartu zuelako. 30 enpresetan bisita indibidualizatuakSEEko kide dira guztiak eta Enpresa horietan Sakanako langileen %44k lan egiten du.Sektorea Kopurua LangileakMetala 15 1.304Eraikuntza 6 386Zerbitzuak 4 298Zura 2 131Nekazal elikagai 2 60Kimika 1 40Guztira 30 2.219152 enpresa Ibarreko enpresa horiek dira Sakanako Enpresarien Elkarteko kide. Ibarreko industria-ehunaren %80tik gora dira eta 4.000 langile baino gehiago dituzte.