Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sasoia, Nafarroako jubilatuen elkarteak heldu den asteazkenerako, hilak 16, kontzentrazioa deitu du. Altsasuko azokan 11:00etatik aurrera eginen dute elkarretaratzean Legalizazioa orain leloa duen pankarta zabalduko dute. Sasoia elkartetik zabaldu dutenez, "hauteskundeetan parte hartu nahi dugu. Nahi hau betetzen dugunean, jendarte justuago baterantz mugitzen ari garen seinalea izanen dugu". Sasoiako kideek azaldu dutenez, "gu traba bat bilakatu ginen, euren demokraziatik kanpo uzteraino, urte askotan bozka emateko eskubidea urratuta izateraino". Sasoia elkartetik gaineratu dute: "pertsona guztientzat berdin funtzionatzen ez duen demokrazia, ez da demokrazia". Horregatik, ezker abertzalearen legeztatzea eskatzeko antolatu duten bilkuran parte hartzeko deia egin dute. AlderdiaAsteartean aurkeztu zen jendaurrean ezker abertzaleak sustatu duen alderdia, Sortu. Aurkezpen horren aurretik, abenduaren 18an egin bezala, larunbatean, ezker abertzalearen legeztatzea eskatzeko hainbat ekimen egin ziren Sakanan asteburuan. Irurtzunen elkarretaratzea egin zuten eta beste herri batzuetan Legalizazioa orain. Gora ezker abertzalea zioten euskarriak zabaldu ziren. Ekimen horien bidez aldarrikatu zuten "pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen, proiektu politiko guztiak egingarriak izan daitezen eta aukera politiko guztien artean libreki hautatu ahal izateko, beharrezkoa da legalizazioa".