Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Norbanakoak zein herriak, bakoitzari dagokionetik, euskaldun eta burujabe izateko determinazioan beste bultzada bat ematea eskatu dute Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileak biharko Donostian deitu duen manifestazioarekin bat egin eta parte hartzeko deia egin dute makina bat sakandarrek. EHEk azaldu duenez "euskaldun izatearen harrotasuna eguneroko jardunaren erdigunean kokatu behar dugu ezinbestean". EHEren iritziz euskaraz bizitzeko erabakia egiteko norberaren determinazioa ezinbestekoa da. Eragile euskaltzalearendako, hala ere, ezin da dimentsio kolektiboa ahaztu, "beraz, euskal komunitateak egin behar du euskaldun burujabe bizitzearen alde". EstatusaEuskal Herrian Euskaraz eragileak zabaldu duenez, "euskarak bere lurralde osoan lehentasunezko estatusa behar du". Estatus hori legeen eta prestigioaren bitartez eraiki behar dela gaineratu du. "Horretarako, ezagutu beharrekoa zein funtzio guztietarako hizkuntza izendatu behar da euskara. Eta hizkuntza politikaren bitartez alor guztietan nagusi izateko neurriak hartu behar dira".Baina lehentasunezko estatus hori lortzeko eman beharreko aldaketak "gure esku" ez daudela nabarmendu EHEk. "Frantziar eta espainiar konstituzioek ez digute horretarako aukerarik ematen. Horregatik burujabetza behar du Euskal Herriak". Eragile euskaltzalearen iritziz "euskalduna eta burujabea, biak dira aldaketen horien oinarria".AtxikimenduakEHEk antolatutako manifestazioarekin bat egin dute, besteak beste: AEK, Sakanako Sokatira Taldea, Askapena, Sakanako Errepresioaren Aurkako Mugimendua, Sakanako AHT gelditu Elkarlana, Andra Mari Ikastola, Arruazuko Udala, Altsasuko Ezker Abertzalea, Altsasuko Gaztetxea eta Altsasuko Ihauteri Batzordea. 100dik gora sakandarrek ere atxikimendua eman diote manifestazioari, esaterako, euskalgintzako Saioa Larraza, Mikel Galartza eta Izaskun Irastortza, Beleixe irratiko Eneida Carreño eta Oihana Gallo, EMUN-eko kide den Joseba Beltza, Eneko Lazkoz bertsolaria edota Euskara Teknikaria den Castillo Suarez.