Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren maila. Lehen multzoa. 25. Jardunaldia: Tudelano 5 - Lagun Artea 0Hirugarren mailan dabilen Lagun Arteak Tuteran jokatu zuen Tudelano liderraren kontra. Lagun Artea ongi zelairatu zen, itxura ona emanez, baina Tudelanok liderra zergatik den erakutsi zion eta finean ez zion inolako aukerarik eman Lakuntzako taldeari, 5-0 nagusituz. Tudelanok jarraitzen du lider eztabaidaezina izaten, 63 punturekin. Lagun Arteak beheko postuetan jarraitzen du. Igandean Lakuntzako taldeak goialdean dagoen Iruña taldea hartuko du Zelai Berrin. Preferente maila. Lehen multzoa. 20. Jardunaldia. Etxarri Aranatz 3 - Avance Ezkabarte 4Preferente mailan, Etxarri Aranatz taldeari 3-4 irabazi zion Avance Ezkabartek. Futbol partida bikaina izan zen eta etxarriarrak aurreratu ziren markagailuan, baina Avancek berehala berdindu zuen. Bigarren zatian bi taldeak aritu ziren dominatzen, tarteka, eta etxarriarrak aurreratu ziren atzera ere, baina ez zuten partida erabakita utzi eta egoera hori ongi probestu zuen Avancek, azkenean 3-4 gailentzeko. Nahiz eta galtzea ez merezi, punturik gabe geratu zen Etxarri. Sailkapenean Subiza da liderra, 41 punturekin, eta Etxarri azkena, 16.a, 13 punturekin. Asteburuan Burlatan jokatuko du Etxarrik, sailkapenean bigarrena den Burlades taldearen kontra. Lidergoa jokoan du Burladesek, Subiza liderra bi puntu eskasera duelako, eta hortaz oso lehia gogorra aurreikusten da. Erregional maila. Laugarren multzoa. 21. Jardunaldia: Altsasu 5 - Lezkairu 1Erregional mailan altsasuarrak kontentu daude, Altsasuk 5-1 hartu zuelako menpean Lezkairu. Garaipen erraza lortu zuten altsasuarrek etxean, Lezkairu arerio oso ahula izan zelako. Hala ere ongi jokatzera atera ziren Lezkairukoak eta Altsasuri kosta egin zitzaion partidan sartzea, baina azkenean heldu ziren altsasuarren golak. Aipatzekoa da Altsasuko Rubiok hiru gol sartu zituela eta atezainak lan bikaina egin zuela. Sailkapen orokorrean Baztan da liderra, 51 punturekin, eta Altsasu 13.a da, 18 punturekin. Larunbatean sailkapenean 9.a den Iruñaren kontra ariko da Altsasu larunbatean Iruñean.