Tortura bukatzeko deia

Guaixe 2011ko otsailaren 16a

Igandean 30 urte bete ziren Joxe Arregi zizurkildarra hil zela. Hamar eguneko inkomunikazioan jasandako torturen ondoren hil zen Arregi. Gertaera gogoratzeko, eta hiru hamarkadaren ondoren torturatzen dela salatzeko hainbat ekimen egin ziren pasa den asteburuan Sakanan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta egin ziren, Torturaren Aurkako Egunean. Altsasun, esaterako, tortura metodoak erakutsi zituzten plazan zenbait egunez, jarritako erakusketaren bidez. Etxarri Aranatzen, berriz, igande arratsaldean, pertsonen atxiloketak eta poltsa jartzen zietela irudikatu zuten, informazioa zabaltzearekin batera.