Kultura ezberdinetako emakumeen arteko topaketa

Guaixe 2011ko otsailaren 17a

Gaur, Altsasuko Gure Etxea eraikinean, 17:00etatik 18:30era. Iazko topaketei segida emanez, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak eta Altsasuko Udaleko Emakumearen bilguneak kultura ezberdinetako emakumeen arteko topaketa antolatu dute. Topaketa horren bidez lortu nahi dena da kultura ezberdinetako emakumeak elkar ezagutzea bulkatzea. Horretaz gain, Sakanako emakumeei elkarrekin arratsalde on bat pasatzeko modua eskaini nahi zaie. Horretarako, munduko toki ezberdinetako argazkiak ikusteko aukera izanen da. Munduko paraje horien berri hango emakumeen ahotik ezagutzeko aukera izanen da. Topaketako antolatzaileek Sakanako guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. Emakumeak topaketan parte hartzeko aukera izan dezaten haurtzaindegi zerbitzua ere prestatu dute antolatzaileek.