MONETEN ALDE EZEZAGUNA

Guaixe 2011ko otsailaren 18a

Monet, munduko artista famatuenetariko eta ikasienetariko bat da. Baina, hala ere, oraindik, inpresionismoaren artista frantses honen lan ezezagunak mundutik zabalduak daude. Honen erakusle eta adibide izan zen, Londreseko La Royal Academi of Arts-ek eginiko erakusketa bat, non artistak inoiz argitara atera nahi izan zituen lanak ikusi ahal izan ziren ( marrazkiak, karikaturak eta pastelak).Aipaturiko erakusketa horretan, marrazkilari eta pastelaren margolari bezala ezezaguna zen artistaren fazeta erakutsi zuten. Erakusteka hau, artistaren fazeta hau erakusten lehena izan omen zen. Lan haiek, bere adoleszentziako marrazki eta karikaturak omen ziren, geroago bere Givenny-ko lorategiak dekoratuko luketen "Nenufare Seriearen" zirriborroak izango zirenak.Ezagutzen diren Moneten lan gazteenak, Le Havre-ko Portu atlantikoan eginiko marrazkiak dira, bertan, bere aitak itsasontziak hornitzen lan egiten zuelarik. Han ere, bertako aktore eta pertsonaien marrazkiak eta karikaturak egin izan zituen.Beranduago, Parisen ikasten hasten da eta kostaldeko nahiz leku-paisai ezberdinetako irteerak oso garrantzitsuak bihurtzen dira. Esaterako, Moneten formazioaren hasierako urteetatik bere azkeneko garairaino, irteera hauetan egindako "Esketch Book"-ak, hau da, apunte liburuak, ezinbestekoak bilakatu ziren bere lanerako, apunte haiek, bere sortze-prozesuarendako oso garrantzitsuak izan baiziren.Bere liburu hauetan, pastelez eta beste teknikez aparte, momentuko atmosferaren aldaketa azkarrak jasotzeko baliatzen zen. Eta kuriositate bezala, gutxi erlazionatu izan dira bere pastelezko lan haiek olioz eginiko lanekin.Bukatzeko, bere artista promoziorako, prentsak izan zuen garrantzia aipatu beharra dago. Baita Pariseko Saloian 1895ean eginiko erakusketa ere , beste erakusketa kolektibo eta bakarrekin batera, oso garrantzitsuak izan baiziren momentuan eman zen masazko komunikazio eta kazetaritza ilustratuaren boom-erako.Itziar Nazabal Reguira