Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Protokoloaren bidez Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Sustapen Ministerioa lankidetzan ariko dira, lotura egiteko konponbide egokia eta lurraldearen ikuspuntutik integratua lortzekoNafarroako Gobernuak Sustapen Ministerioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin lankidetzan aritzeko protokolo orokorraren testua onetsi du, ondoko tartearen azterlan informatiboaren zuzendari-kidetza gauzatzeko: Iruñea - lotura Euskal Y-arekin, kantabriar trenbide-korridorea - Mediterraneoa.Lan banaketaHelburua hiru administrazioen arteko lankidetza da, lurraldean konponbide integratua lortzeko eta horietako bakoitzaren eskumenekoak diren baldintzekin bateragarria izateko. Horrela, Sustapen Ministerioak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egingo du. Ebaluazio hori azterlan informatiboa idaztearekin batera egingo da. Azterlana Trenbide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko teknikari batek zuzenduko du. Eta Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak nafar tartearen eta Euskal Y-aren arteko lotura egiteko balizko tarteen azterlan informatiboa egiterakoan iritzi koordinatua emango dute. Horretaz gain, lanen koordinatzailea izendatuko dute. Jakina, aipatu bi administrazioak elkarlanean ariko dira txostenak biltzen eta bitartekariak izango dira beste entitate batzuen eta lurralde-eskumenak dituzten beste administrazio batzuen aurrean. Protokoloaren arabera, azterlana idazteko zerbitzuen kontratazioaren kostua Sustapen Ministerioaren kontura izango da, baina Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak txostenak biltzetik edo hasieran aurreikusi gabeko lan osagarriak egitetik eratorritako gastuak ordaindu ahal izango dituzte.Jarraipen batzordeaProtokoloan ezarrita dagoenez, jarraipen batzordea sortuko da. Batzorde hori osatuko dute Sustapen Ministerioko Trenbide Azpiegituren zuzendari nagusiak, Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuordeak eta Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiak, edo horiek eskuordetzen dituztenek.