Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
www.bakaiku.info da helbidea. "Teknologia berriek eskaintzen diguten aukera baliatu nahi dugu informazio zuzena, zabala eta eguneratua eskaintzeko". Bakaikuko ezker abertzaleak "herriari eragiten dioten gaien inguruan informazio falta nabari" dagoela sumatu du. Web gune horrekin, Bakaikuko ezker abertzaleak "hutsune hori bete eta bakaikuarrendako informazio erreferentea bihurtzea du helburu". Bakaikuko ezker abertzalearen web orrian herriari eragiten dioten gaiak, udalaren inguruko gaiak, ezker abertzaleari buruzko gaiak, bakaikuarren iritzia eta ekarpenak jasotzeko txokoa, deialdiak eta beste ditu. Bakaikuko ezker abertzaletik azaldu dutenez, web gunea "anitz eta parte-hartzailea izateko xederarekin jaio da. Parte hartzea bulkatzeko tresna". Baina Bakaikuko ezker abertzaleak zehaztu nahi izan du web orria parte hartzean oinarritutako komunikazio egitasmo zabal baten zati dela.