Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean ireki zituen ateak arte garaikidearen Espainiako erakusleiho entzutetsuenak, Madrileko ARCO feriak. 30. edizioan 30 bat herrialdetako 197 galeriek parte hartuko dute bertan. Krisiaren eraginez, parte hartze datuak azken aldiko baxuenak dira, baina hala ere lekua egitea lortu du Txuspo Poyo altsasuarrak. Ohi bezala, Bilboko Vanguardia galeriak bere artelan bat eramanen du.Bost egunez ARCO nazioarteko galerien artelan preziatuenen agertokia izanen da. Pintura, eskultura, instalazio, argazki, bideo, new media, marrazki eta grabatuek lekua eginen dute Madrileko Ifemako 8 eta 10 pabiloietan. Igandera arte ikusgai egonen dira hamaika lengoaia eta estiloko artelanak, abangoardia historikoetatik tendentzia berritzaileetaraino.