Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gero eta gertuago daude ihoteak eta altsasuarrak ospakizun bereziak antolatzen hasi dira. Altsasuko ihoteen indarra herritarren parte hartzean datza. Herritarrak jai berezian murgildu nahian, Ihote Batzordeak momotxorroen dantza ikastaroa antolatu du. Ostiralero izanen da 20:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.Dantza ikasteaz gain, momotxorroen kalejira, konpartsa, musika eta beste zehazteko aukera izanen da.