Berdindu, irabazi eta galdu

Guaixe 2011ko otsailaren 20a

Hirugarren maila. Lehen multzoa. 26. Jardunaldia: Lagun Artea 1 - Iruña 1Berdinketa justua Zelai BerrinLagun Arteak Iruña taldea hartu zuen igandean Lakuntzako Zelai Berrin. Bi taldeek partida lehiatua jokatu zuten, baina garbia. Lehen zatian zelai erdian gauzatu zen jokoa batez ere, ez zen apenas gol jokaldi azpimarragarririk egon ez dominatzaile argirik izan. Bigarren zatian, ordea, gauzak aldatu ziren, gol aukerak sortzen hasi baitziren. Unai Bakaikoak gola sartzeko aukera izan zuen baina atezainaren aurrean bakarrik zegoenean jaurtiketa kanpora joan zitzaion. Eta Iruña taldeak ere baloi bat langara bidali zuen. 12 minuturen faltan, eta Lagunen defentsaren akats bat probestuz, 0-1 aurreratu zen Iruña. Baina Lagun Arteakoak ez zuten behera egin eta gogor saiatu eta gero Berazaren gol batek banakako berdinketa ezarri zuen. Horrela bukatu zen lehia, berdinketa justu batekin. Sailkapen orokorrean Tudelanok jarraitzen du lider. Lagun Arteak hirugarren mailari eusteko borrokan murgilduta jarraitzen du. Larunbatean Iruñean jokatuko dute lakuntzarrek, Txantrearen kontra. Ea salbazioari begira puntuak pilatzen jarraitzen duten Idoateren mutilek. Preferente maila. Lehen multzoa. 21. Jardunaldia: Burlades 0 - Etxarri Aranatz 1Aspaldiko partez garaipena lortu zuen EtxarrikFarol gorriak, Etxarrik, sorpresa eman zuen eta 0-1 hartu zuen menpean sailkapenean bigarrena den Burlades taldea. 63. minutuan aurreratu ziren etxarriarrak Mikelek sartutako gol bati esker. Burlatakoak behin eta berriz saiatu ziren gola sartzen, lidergoa baitzuten jokoan, baina nahiz eta aukera asko izan ez zuten Gorrizek defendatzen zuen atea zulatzerik izan. Subiza da liderra, 41 punturekin. Etxarrik 16. postuan jarraitzen du, azkena da, baina orain 16 puntu ditu. Larunbatean Iruñean jokatuko dute etxarriarrek, sailkapenean 10.a den Amaiaren kontra. Ea puntuak pilatzen jarraitzen duten. Erregional maila. Laugarren multzoa. Iruña 1 - Altsasu 0Altsasuk galdu egin zuen Iruñaren kontraIruña eta Altsasuk jokatutako partidan Iruñak kontrolatu zuen partida lehen zatian, baina ez zuen kontrako atean asmatu. Altsasuarrak kontraerasoetan saiatu ziren, baina etzuten kontrakoen atea zulatzerik izan. Bigarren zatian joera berdinarekin aritu ziren bi taldeak, baina kasu honetan Iruñako Azkonak gola sartu zuen 65. minutuan. Altsasuarrak saiatu ziren, baina margailua ez zen mugitu. Erregional mailako laugarren multzoko liderra Baztan da, 54 punturekin. Altsasu 13.a da, 18 punturekin. Altsasuko taldeak sailkapenean zortzigarrena den San Ignazio taldea hartuko du larunbatean Dantzalekun. Ea zortea aldatu eta altsasuarrek kontrako atean haztatu eta irabazteko aukera duten.