Txirrindularitzak utzi duena

Guaixe 2011ko otsailaren 21a

Contadorrek ezin izan du Algarveko Tourra irabaziAtzo despeditu zen Portugalgo Algarveko Tourra, 17,2 km-ko erlojupekoarekin. HTC taldeko Tony Martinek irabazi zuen etapa eta horrekin batera Algarveko Tourra. Alberto Contador erlojupekoan 15.a izan zen, 45 segundora, eta sailkapen orokorrean laugarren sailkatu zen, 41 segundora. Rural Kutxako Jose Herrada 19.a izan zen, 2:05era eta Victor de la Parte 80.a, 22:07ra.  Voeckler garaile Haut VarrenEuropcar taldeko Thomas Voecklerrek irabazi du bi etapako Haut Var proba, igandean jokatutako bigarren etapan La Pomme taldeko Julien Antomarchirekin ihes egin eta biak helmugara batera iristean. Etapa garaipena Antomarchirendako izan zen eta Haut Varreko garaipena, aldiz, Voecklerrendako. Euskalteleko Egoi Martinez 79.a izan zen sailkapen orokorrean, 11:14ra. Andaluziako ItzuliaAtzo hasi zen Andaluziako Itzulia, Benahavisen jokatutako atariko etaparekin, 6,8 km-ko erlojupekoarekin. Saur taldeko Jimmy Engoulvent izan zen garailea, Radio Shack taldeko Markel Irizarri ehuneneko oso gutxi aterata. Euskalteleko Gorka Verdugo etxarriarra 41.a izan zen, 25 segundora, eta talde bereko Pablo Urtasun urdiaindarra 62.a, 34 segundora. Orbea taldeko Xabier Zabalo olaztiarra 114.a izan zen, 1:07ra. Gaur bigarren etapa jokatuko da, Almuñecar eta Adra artean, 161 km-ko etapa. Hiru mendate pasa beharko dituzte: kategoria bereziko Polopos, lehen mailako Albuñal eta hirugarren mailako Berja.