Ekhi Senar Osasunako jokalarien zerrendan

Guaixe 2011ko otsailaren 21a

Mendilibar entrenatzaileak bikain debutatu du Osasunarekin, talde gorritxoak 4-0 hartu baitzuen menpean Espanyol taldea. Bada, Mendilibarrek partida horretarako deitu zituen jokalarien artean sakandar bat zegoen, Osasun Promesas taldean aritzen den Ekhi Senar Rekondo lizarragatarra. 21 urte ditu gazteak, eta nahiz eta Espanyolen kontrako partida osoan aulkian egon, ea Mendilibarrek konbokatzen jarraitzen duen eta talde nagusiarekin aritzen ikusten dugun ergoendarra.