AHT versus osasuna

Guaixe 2011ko otsailaren 22a

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eta osasun sistema publikoaren gastua kontrajarri ditu gaur mugitu!mugimenduak.  Altsasuko osasun etxeko atean informazio esku-orriak banatu dituzte mugimenduko bi kidek. Mugimendutik nabarmendu dutenez, "AHTk zure osasuna ere kaltetzen du". Salatu dute AHT eraikitzea " gastu ekonomiko itzela" dela, "10.000 mila milioi euro ingurukoa alegia". Mugitu!-tik adierazi dutenez, "egungo krisiak estatuen ekonomia kolpatu duen honetan, are zailagoa da AHT bezalako makroproiektuak aurrera ateratzeko behar den dirua lortzea".Diru falta horri aurre egiteko Nafarroa eta EAEko gobernuek gizarte gastua txikitu eta dirua AHTra bideratu dutela salatu du gaur eguerdian Mugitu!mugimenduak. "Horrela, osasun, hezkuntza eta gizarte laguntzetako zerbitzu publikoak gero eta prekarioagoak bihurtuz doaz. Bereziki larriak dira bi gobernuak osasun publikoan egiten ari diren diru murrizketak". Horrekin batera, galdetu dute ea garraio elitista eta txikitzaile bat gure osasuna baino garrantzitsuagoa ote den. Salatutako murrizketakMugitu!mugimenduak zabaldutakoaren arabera aurten Osasunbidean "murrizketa handiak" izan dira: oinarrizko arretan %6,7; buru osasunean %7,5 eta osasun publikoan %14,6. Mugimenduko kideek datu horiek AHT Nafarroan egiteak duen 4.000 milioi euroekin kontrajarri dituzte. Azaldu dutenez, AHTko km bat egiteak 10 milioi euro balio du. Haren urteko mantenua 100.000 eurokoa litzatekeela ere azaldu du.