Espainiako Kluben arteko pilota txapelketa

Guaixe 2011ko otsailaren 23a

Espainiako Kluben arteko txapelketako bigarren itzuliari hasiera eman zaio. Eskuzko modalitatean, A multzoan, Altsasuk Almerian jokatu zuen Almeriaren kontra, eta nahiz eta gogoz saiatu, bi partidak galdu zituen. Eskuz banakakoan 18-16 galdu zuen Altsasuk eta binakakoan 22-18. Oberenak Madrilen jokatu zuen. Oberenan dabilen Ezkurdia arbizuarrak 18-5 irabazi zion Madrileko ordezkariari, eta Oberenako Floresek eta Okiñenak 22-0 irabazi zuten binakakoa. B multzoan Irurtzunek Zugarralderen kontrako bi partidak irabazi zituen. Armandarizek 18-9 irabazi zion Zugarraldeko ordezkariari, eta binakakoan Ansotegi eta Pazos 22-8 gailendu ziren.