Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Sahara Aske Baten Aldeko Artea erakusketa mustu zuten Iruñeko Reciclarte aretoan. Arte erakusketa hutsetik harago tailerrak, kontzertuak eta bestelako jarduerak ere izanen dira. Izan ere, erakusketak Saharako kanpamentuetako bizitza gogorraren isla izateaz gain, herriaren indarraren eta bizitzeko gogoaren isla ere izan nahi du. Parte hartzaileen artean zenbait sakandar daude: Iñigo eta Imanol Goikoetxea musikariak eta Asun Goikoetxea eta Mikel Okiñena artistak. Urdiaingo anaiek euskal musika emanaldia eskaini zuten larunbatean. Bakaikuko eta Irurtzungo artistek, berriz, margolan bana egin dute.Erakusketa Nafarroako artista talde batek antolatu du, Sahararren Lagunen Nafarroako Elkartearekin (ANAS) elkarlanean. Erakusketaren bidez elkartasuna adierazi nahi izan diete Aaiunen dauden kanpalekuetako sahararrei. Haiekin bat egin du Nafarroako eta Saharako hainbat artistak eta emaitza ikusgarria da: ehun bat margolan ikus daitezke, guztiak neurri berekoak, baina bakoitza bere ikuspegiarekin. Guztien artean Sahara bitan banatzen duen 2.700 kilometroko harresia irudikatu dute. Hilaren 27an sinbolikoki desegin eginen dute horma koloretsua.Asteburu honetan ere erakusketarekin gozatzeko aukera izanen da Iruñean eta ondoren, herririk herri ibiliko da Nafarroan. Erakusketa ibiltariak Saharan amaituko du ibilbidea. Bertako erakusketa gelatan egon ondoren, Smara eta Tifaritiko liburutegietan gordeko dituzte.http://www.artesaharalibre.blogspot.comInformazio gehiago web orrian.