Margolanak senidetzearen oroigarri

Guaixe 2011ko otsailaren 22a

Iruñea eta Japoniako Yamaguchi hiriaren arteko senidetzeak 30 urte beteko ditu aurten. Urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan, Nafarroako margolarien pintura erakusketa antolatu dute. Kultura arteko mugak gaindituta, urrian Yamaguchin egon zen arte erakusketa. Gaurtik aurrera, berriz, margolarien sorterrian egonen da ikusgai. Iruñeko Orizuru galeriak antolatu du ekimena, bi udalen laguntzarekin. Bi sakandarNafarroako 12 artistak parte hartuko dute talde erakusketan, tartean Etxarri Aranazko Alvaro Mundiñanok eta Altsasuko Itziar Nazabalek. Bi sakandarrekin batera, Yamaguchiko erakusketan parte hartzeko aukeratu dituzte Alicia Otaegi, Lucho Herrera, Txon Pomes, Agustin Agirre, Juantxo Irulegi, Luis Elia, Maria Victoria Erbiti, Juan Manuel Fernandez Cuichan, Pedro Arizkuren eta Cristina Del Rosso. Ibilbide profesional luzea dute batzuek eta beste batzuk, berriz, margolaritzan zaletuak dira. Batzuek nola besteek gogo biziz egin dute haien lana.Kultura arteko zubiArtea kultura arteko zubia da. Hizkuntza edo kultura ezberdintasunen gainetik, Japoniako eta Nafarroako gizartearen arteko hartu-emana sustatu du. "Kultur arteko trukearen bidez hausnarketa bultzatu nahi dugu" azaldu zuen Iruñeko Orizuru galeriako arduradun Keiko Hoshinok. Gainera, erakusketari esker, Nafarroako artistek Asiako merkatu arrotzera iristeko aukera eduki dute. Horregatik, tentu handiz hautatu zituzten margolanak. Sakandarrei dagokienez, Alvaro Mundiñanok paisaiak aukeratu ditu. Bertan, figurazioa eta surrealismoa uztartuta daude. Itziar Nazabalek, berriz, tendentzia berrien aldeko hautua egin du. Japoniatik bueltan, sakandarren margolanak ikusteko aukera dugu Iruñean.MustutzeaGaur 20:00etan mustuko dute margo erakusketa Iruñeko Orizuru galerian. Ikusgai egonen da martxoaren 12ra arte.