Futbolean aritu nahi duten neskek Agurainen dute aukera

Guaixe 2011ko otsailaren 22a

Sociedad Deportiva Salvatierra-Agurain futbol taldeak aipatu taldeetan aritzeko deialdia egin die Sakanako neskei. "Neska bazara, futbola gustukoa baduzu eta 6 urtetik gora badituzu, Agurain futbol taldea da zure lekua" adierazi dute klubetik.Aguraingo futbol taldeak emakumezkoen hiru futbol talde ditu: kimuena (6 urtetik 12 urtera arte, futbol 7), haur-kimuena (12 urtetatik 16 urteetara, futbol 7) eta erregional mailakoa (16 urtetik gorako emakumeena, futbol 11). Momentuz Sakanako hiru neskek jokatzen dute Aguraingo erregional mailan, eta haien entrenatzailea ere sakandarra da, Gorka Pascua altsasuarra. "Futbolean aritu nahi duten neska sakandarrek ez dute hemen aritzerik. Agurain bertan dago eta aukera polita da 6 urtetik goragoko neskendako" adierazi zion Gorka Pascua entrenatzaileak Guaixeri ilbeltzean egindako erreportajean. Agurain taldean aritzeko interesa duten neskek agurainfemenino@gmail.com posta elektronikora jo dezakete edo Aguraingo klubetik pasa. Agurain klubaren emakumeen futbolari buruzko informazioa www.agurainfemenino.tk taldean topa daiteke.