Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elizondo-Lizarrieta mendi ibilbidea burutu zuten Sakanako Mendizaleak taldeko kideak, baina dagoeneko prest dute martxokoa. "Inauteriak direla eta martxoaren 6ra aurreratu dugu martxa" azaldu du Sakanako Mendizaleak taldeko Jesus Ubedak. Martxoaren 6an, igandearekin, autobusa goizeko 7:30ean abiatuko da Olaztitik, herriz-herri izena eman duten mendizaleak hartuz. Mendi ibilaldiari dagokionez, Iturriozko bentatik aterako dira mendizaleak. Zelatunko lepotik (878 m) gurutzeen mendia bezala ezagutzen den Ernio mendi puntara (1075 m) gelduko dira, eta atzera ere Zelatunko lepotik jaitsiko dira, Agotara helduz (805 m) eta bertatik Alkizara iritsiz. Lau ordu inguruko ibilaldia izango da, nahiko laburra "apirilekoa luzeagoa izango baita". Sakanako Mendizaleak taldeko martxoko irteeran parte hartzeko izena ematea zabalik dago, ostegunera arte. Herriz herriko arduradunei eman behar zaie izena, edo gainontzean Jesus Ubedari hots egin (636 827 166). Altsasukoak BielsanAltsasuko Mendigoizaleak taldeak asteburu honetan asteburu pasa antolatu du Bielsan, larunbatean eta igandean bertatik mendi irteerak egiteko.