Asteburuan hasiko da Sakanako Mutilen Frontenis Txapelketa

Guaixe 2011ko otsailaren 24a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Gure Pilota eta Olatzagutiako Fermin Zornoza arduradunarekin batera Sakanako Mutilen Frontenis Txapelketa antolatu du estreinakoz. Aipatu frontenis txapelketak orain arte antolatzen zen mutilen pala txapelketaren lekua hartuko du. Nonbait aspalditik zegoen frontenis txapelketa antolatzeko eskaria. Guztira 29 bikotek eman dute izena txapelketan aritzeko 15 bikote Etxarri Aranatzen ariko dira, ostiral eta larunbat arratsaldetan eta igande goizetan, eta 14 bikote Olaztin, larunbat arratsaldetan eta igande goizetan. Asteburu honetan hasiko da txapelketa, ligaxkarekin. Finalak apirilaren 9an jokatuko direla aurreikusten da. Lehen jardunaldia Olaztin:-Ostiralean: 19:00etan: Ismael-J. Camuel / R. Camuel-Gorka Acebes19:45ean: Lizarraga-Lizarraga / Iñaki-EkaitzAtsedena: Ander-Eneko-Larunbatean:16:00etan: Bados-Antonio / Adrian-Mikel16:45ean: Eduardo-Xabi / Ibai-Asurabarrena17:30ean: Nicolas-Ruben / Ibon-Aritz18:15ean: Gorka-Areta / Mikel-DaniAtsedena:Luis Flores-Bilba eta Joseba-David Etxarri Aranatzen:Ostiralean:19:00etan: Ramon-Asier / Josu-Koldo19:45ean: Endika-Javi / Israel-Ander20:30ean: Gorka-Aitor / Barban-MigelLarunbatean: 15:00 Iker-Koldo / Alfredo-Daniel15:45 Raul-Jose Mari / Jose Manuel-Iñigo16:30 Axio-Ibai / Iakes-XabiAtsedena: Markel-Ekaitz eta Andoni-Migel