Euskadiko duatloi denboraldi berria abian

Guaixe 2011ko otsailaren 25a

Asteburuan emango zaio hasiera Euskadiko duatloi denboraldi berriari. Euskadiko duatloi denboraldiak 16 proba puntuagarri izango ditu, otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean ospatuko direnak. Puntuagarriak diren proben artean daude Sakanan antolatuko diren bi duatloi probak: apirilaren 30ean jokatuko den Arbizuko duatloia eta maiatzaren 7rako prestatuko duten Altsasuko duatloia. Triatloi denboraldia, aldiz, maiatzaren 7an hasiko da, eta uztailaren erdialdean emango zaio amaiera, 13 proba puntuagarriekin. Larunbatean Mungiako Duatloia egonen da jokoan, esprint distantzian (5 km korrikan, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrikan), eta 16:00etan abiatuta. Igandean Barakaldoko Duatloia jokatuko da, hau ere esprint distantzian (5 km korrikan, 19 km bizikletan eta 2,5 km korrikan), goizeko 10:00etatik aurrera. Sakanako duatletak lanera itzuliko dira, beraz.