Materia organikoa biltzeko zein sistema nahi duen erabaki beharko du Mank-ek

Guaixe 2011ko otsailaren 21a

Sakanako Mankomunitateak atez ateko bilketa sistema jartzeko eta kospostatzeko planta hartzeko eskaini zuen bere buruaNafarroako Gobernuak abenduaren 27an onartu zuen behin betiko Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2020 aldiko Plan Integratua. Hari aurkeztutako alegazioen erantzuna pasa den astean jaso zuen Sakanako Mankomunitateak. Ez du onartu plana bertan behera uztea.  Ibarreko erakundeak planari aurkeztutako alegazioetan nabarmendu zuen toki erakundeei zegokiela erabakitzea zein hondakin sistema erabili nahi duten. Horrekin batera, hiri hondakinak atez ate biltzeko sistema ezartzeko eta hondakin organikoak konpostatzeko planta bat hartzeko bere burua eskaini zuen. Bilketa sistemazToki erakundeen proposamenak "planean jasotzen diren ingurumen helburuetara ez iristeko arriskua badira eta ingurumen parametroak betetzen ez badituzte", orduan haien kontra egoteko aukera izanen lukeela dio Nafarroako Gobernuak. Aldi berean, foru administrazioak azaldu du "toki entitateek 12 hilabete izanen dituztela biohondakinak jasotzeko zein sistema ezarri nahi duten zehazteko. Planak ez du modelo bakar bat proposatzen". Nafarroako Gobernuak nabarmendu izan du "hiri hondakinen kudeaketa toki erakundeen esku badago ere, erkidego mailako azpiegiturak eta plangintzak behar ditu ere". Sakanako Mankomunitateak bere burua eskaini zuen konpostatze planta bat jartzeko, bakarrik edo Mendialdea Mankomunitatearekin batera. Nafarroako Gobernuak erantzun du toki erakundeen erantzunak aztertu ondoren erabakiko dela hondakin organikoak tratatzeko zenbat instalazio behar diren eta non kokatuko diren. ErrausketaSakanako Mankomunitateak Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Integraturako Planaren kontra egin zuen planak gehiegizko portzentajea eskaintzen ziolako errausketari, ingurumenarendako onuragarriagoak diren beste tratamendu mota batzuen kaltetan. Planaren analisi eta ondorio guztiek  justifikatu nahi dute hiri hondakinen edo antzekoen %80ko errausketa. Sakanako Mankomunitatearen ustez plana Europako hondakinen tratamendurako zuzentarauaren kontra doa. Nafarroako Gobernuak alegazioaren erantzunean dio ezetz. Helburuak betetzen dituela eta berrerabilpenaren eta birziklatzearen ondoren gaur egun hondakindegira joaten diren hondakinak erretzea erabaki dutela, haien "potentzial energetikoa baliatzeko". Sakanako Mankomunitateak erraustegian sortuko diren errautsen eta zaborrengatik kezka azaldu zuen. Foru administrazioak dio %14 birziklatu eginen direla eta %5 inguruk hondakin arriskutsuendako zabortegietan bukatuko dutela. Gobernuak nabarmendu nahi izan du hondakinak sortzeko neurriak jarriko direla indarrean, eta horiekin %10 hondakin gutxiago sortzea espero duela. AltsasuUdalak bere alegazioetan ere plana erraustera bideratuta zegoela nabarmendu zuen eta gobernutik antzeko erantzuna jaso du. Burundako Udalak aldi berean  salatu zuen planaren inguruan antolatutako informazio, eztabaida eta parte hartze jardunaldiek ez zituztela gutxienekoak betetzen. Nafarroako Gobernuak halakorik ukatu du eta Altsasuko Udalak aurkeztutako alegazioa atzera bota du. Juanjo Goikoetxeak, Altsasuko zinegotzi independentistak, aurkeztutako alegazioak ere atzera bota ditu gobernuak. Planaren informazio aldia egokia izan dela errepikatu du gobernuak. Goikoetxeak, aldi beran, eskatu zuen plan berri bat egitea, besteak beste, kontuan izanen zituenak hondakinen murrizketa, birziklatzea eta berrerabilpena, helburuak zehaztea eta beste. Alegazioa atzera bota du.Planaren helburuakNafarroako Gobernuak onartutako plana indarrean dagoen bitartean, biohondakinen %50 bildu nahi du. Bildutako horren %10 gehienez desegokia izan beharko du. Bestalde, planean jasotzen denez, materialen %52 birziklatu nahi du. Gobernuak dio etxeko eta komunitateko konpostatzearen bidez  hiri hondakinen kopurua %10 gutxituko dela, 10.350 tona (%3,5).