Gaixo dauden haurrak zaintzeko araudi baten zain

Guaixe 2011ko otsailaren 22a

Minbizia edo gaixotasun larriak dituzten haurren gurasoendako legearen bidez, lanaldia uzteagatik laguntzak emanen lituzkeIazko azaroan Espainiako Kongresuak legea onartu zuen. Haren bidez gaitz larriren bat duten haurren gurasoek txikia zaintzeko lana ordu batzuez uzteko eta horregatik diru-laguntza jasotzeko aukera ematen du. Legea onartuta badago ere, hura garatuko duen araudia onartu eta indarrean jartzeko zain dago hainbat familia. Sakanan kasu batMinbizia duten haurren familiak laguntzen dituena da Adano elkartea. Adanok jakinarazi duenez, Nafarroan bost familia daude araudia indarrean sartzeko zain. Horietako bat Sakanan. Familia horien seme-alabek minbizia edo gaitz larriren bat dute. Txikiekin medikutara joan edo tratamendua emateko gutxienez gurasoetako bat joan behar izaten du. Familia horietako batzutan bikotekideetako batek lanaldia murriztu behar izan du. Horrek familiaren diru-sarrerak murriztu ditu. Legea indarrean jartzen denean atzerako eragina izanen du, baina bitartean gastuak hor daude. Legearen inguruko informazio eske jo dutenean ere ez diete inon argibide handirik eman.